Gizartea -

Heriotza

Emakume bat hil da Urdiñarben, sute batean

Udalerriaren erdigunean, Herriko Etxetik gertu, dagoen etxe batean piztu da sua, eta 92 urteko emakumea bere logelan harrapatu dute garrek.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdiñarbe Zuberoako udalerrian, Arbaila Txipian, 92 urteko emakumezko bat zendu da ostiral goizean, suak etxeko gelak hartu ondoren.

Alabak eman du sutearen berri, eta suhiltzaileak goizeko zazpi eta erdiak aldera iritsi dira erdigunean, Herriko Etxetik gertu, dagoen etxebizitzara, baina sua itzali arte ezin izan dute adinekoa garretatik atera.

Mauleko konpainiako jendarmeen esku gelditu da orain ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Suteak gaur Gizartea Zuberoa azken ordukoa