Gizartea -
Urtaro aldaketa
Agur udari: ostiral honetan udazkena hasiko da
Urriaren 29an, igandea, ordu aldaketa egingo da, egun horretan neguko ordutegia sartuko baita indarrean.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiral honetan, irailak 22, gaueko 22:02ean hasiko da udazkena Ipar hemisferioan. Urtaro hau 89 egunez luzatuko da, abenduaren 21ean neguan sartuko baikara, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak (IGN) jakitera eman duenez. Dena dela, gaur hasiko dugun urtaro honetan ez da eklipserik espero.
Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak egindako aurreikuspenaren arabera, urtaro osoan zehar zeruan Marte ikusteko aukera egongo da, Venus abendura arte eta Jupiter azarotik udazkenaren amaierara arte. Gainera, abenduko lehen astera arte Saturno egongo da ikusgai eguneko lehen orduetan, eta Jupiter negua hasten denean.
Bestalde, urriaren 29an ordu aldaketa egingo da Ipar hemisferioan, udako ordutegia atzean utzita, egun horretan udazkenekoa sartuko baita indarrean.
IGNko Behatoki Astronomiko Nazionalak gogora ekarri duenez, eguzki orduak gutxituz joango dira aurrerantzean. Urtero gertatzen den bezala, eguzki-orduak eta gauak denbora bera irauten dutenean hasten da udazkena, baina urtearen arabera egun hori aldatu daiteke.
Ipar hemisferioari dagokionez, udazkeneko ekinozioa irailaren 21a eta 24a bitartean gertatu ohi da. Dena dela, mende honetan soilik irailaren 22an edo 23an izango da udazkeneko ekinozioa ipar hemisferioan. Lurraren hegoaldean bizi direnak udaberrian sartuko dira, han martxoan gertatzen baita udazkeneko hemisferioa.
2017ko udazkenean izango diren fenomeno astronomiko esanguratsuei dagokienez, Venus eta Marteren elkartzea (urriaren 5ean), Orioniden meteoroen izar-jasak (urriaren 21etik 22ra bitartean), Leoniden izar-jasa (azaroaren 17tik 18ra bitartean) edota Germiniden izar-jasa (abenduaren 13tik 14ra).