Gizartea -

Ezbeharra

Zumaiako arrantza-ontzi bat Pasaiara eraman dute kroskoan zuloa egin ostean

“Berriz Patxiku” itsasbazterreko ontziak ur-bide handia egin du, oraindik ez dakite nola gertatu den, baina bederatzi tripulatzaileak onik daude.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Getariako ''Berriz Patxiku'' ontzia erreskatu dute Pasaian

0:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaiako (Gipuzkoa) arrantza-ontzi bati ur-bide bat ireki zaio kostatik gertuko uretan lanean ari zela, eta atoian eraman behar izan dute Pasaiako portura. Tripulatzaile guztiak onik daude.

Itsas-salbamenduak jakitera eman duenez, 01:30 aldera gertatu da, Donostia eta Pasaia arteko kostaldean. "Berriz Patxiku" itsasbazterreko ontziak ur-bide handia egin du, oraindik ez dakite nola.

Agintariei larrialdiaren berri eman ostean, "Kantauri" arrantza-ontzia bertaratu da laguntzera, handik gertu baitzegoen, eta atoian eraman du Pasaiaraino, Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko ontziak ondoan zituztela, badaezpada.

"Berriz Patxiku" arrantza-ontzia Donibaneko kaian porturatu dute, "ia hondoratuta", Itsas Salbamenduak jakitera eman duenez. Ontzia egonkortu eta lurrera ateratzen saiatuko dira, konpontzeko lanei ekiteko.

Zumaiako arrantza-ontzian zihoazen bederatzi arrantzaleetako bat bera ere ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Pasaia bideoak Zumaia albisteak Gaurko azken ordukoa Arrantza kanpaina azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak