Gizartea -
EZBEHARRA
38 urteko gizon bat hil da auto-istripuan, Oñatin
10:45 aldera, bizilagun batek ohartarazi du Araotz auzoan istripu bat izan dela. Auto bat zegoen maldan behera joanda, eta gorpu bat kanpoaldean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
eitb.eus
Ertzaintzak jakitera eman duenez, 38 urteko gizonezko bat hil da auto-istripuan Oñatin, eta ikerketa ireki dute ezbeharra nola gertatu den argitzeko.
Antza denez, 10:45 aldera bizilagun batek abisua eman du Araotz auzoan auto batek istripua izan duela, eta ibilgailuaren kanpoaldean gorpu bat zegoela. Zantzu guztien arabera, autoa mendi pista batetik irten da, eta aldapan behera joan da.
Anbulantzia bat eta Ertzaintza bertaratu dira, eta pertsona bat hilda zegoela ikusi dute.
Poliziak ikerketa ireki du istripua noiz eta nola gertatu zen argitzeko.