Gizartea -
trafikoa
6 km-ko auto ilarak Mendaron, sei ibilgailuren arteko istripu baten ostean
Bestalde, kamioi batek artaziarena egin du Donostia parean. BI-636an, Kastrexanan, Bilborako sarbidean, pertsona bat zauritu da beste istripu batean, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.
eitb.eus
AP-8an sei ibilgailuren artean izandako istripu batek sei kilometrorainoko ilarak sortu ditu, Bilborako noranzkoan, Mendaron (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu. 10:15 inguruan, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du, errepidea garbitu eta gero.
Segurtasun Sailak eta Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi dutenez, kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Bilborako noranzkoan, 19. kilometroan, eta ibilgailua errepidetik kendu eta bidea garbitzeari ekin diote. Astigarragako irteera zabalik izan da.
Gainera, beste istripu bat izan da BI-636 errepidean, Kastrexanan, Bilborako sarbidean, eta pertsona bat zauritu da. Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.