Gizartea -

Gertakizuna

81 urteko emakume bat hil da Usurbilen, tren batek harrapatuta

Emakumezkoa Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen Euskotren batek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laurogeita bat urteko emakume bat hil da gaur Usurbilen (Gipuzkoa), Euskotreneko tren batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 14:00etan jazo da, eta andrea Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen tren batek.

Tren zerbitzua etenda egon da gorpua eraman duten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Usurbil Eguneko albisteak Trenak Bizkaian Tren istripuak albisteak