Gizartea -

Autobidea

Errekalden gertatutako ezbehar bat auto-ilarak sortzen ari da A-8an, Bilbon

Istripua autobidearen 117. kilometroan gertatu eta errei bat oztopatzen ari da. Bestalde, beste istripu bat gertatu da AP-1 autobidean, Soraluzen (Gipuzkoa).

Auto-ilarak Bilbon. Argazkia: eitb.eus
Auto-ilarak Bilbon. Argazkia: eitb.eus
Auto-ilarak Bilbon. Argazkia: eitb.eus

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobideko 117. kilometroan istripua gertatu da arratsaldean eta auto-ilarak sortzen ari da, Bilbon. Ezbeharra Errekalden jazo eta errei bat oztopatzen ari da, bizkaimove.com webguneak jakitera eman duenez.

Bestalde, beste istripu bat gertatu da AP-1 autobidean, Soraluzen (Gipuzkoa). Autobideko bi noranzkoak itxi behar izan dituzte eta auto-ilarak sortzen ari dira, Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da. Pertsona bat zauritu da eta ospitalera helikopteroan eraman behar izan dute. Donostiako noranzkoan, zirkulazioa Bergaratik desbideratzen ari dira. Bitartean, Gasteizko noranzkoan oraindik ez da posible izan lan hori bideratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Bilboko albisteak Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur Soraluze albisteak