Gizartea -

Iruña

'Euskara ibiltaria' erakusketa, Nafarroako Parlamentuan zabalik

Urriaren 31 bitartean egongo da zabalik. Orain arte 'Euskara Ibiltaria'ren lau edizio egin ditu Euskaltzaindiak, Beasainen, Portugaleten, Bilbon eta Baionan.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa zabalik dago Nafarroako Parlamentuan. Urriaren 31 bitartean egongo da zabalik, eta Laboral Kutxaren babesa jaso du, Euskaltzaindiak agiri batean azaldu duenez.

'Euskara ibiltaria'ren helburu nagusia da erakustea hizkuntzak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen, mapen eta irudien bidez.

Bestelako helburuak ere badira: Atlas linguistiko bat zer den azaldu; 80ko hamarkadan abian jarri zen 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' egitasmoaren historia aipatu; Atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutarazi; euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelakoetako ikasle eta irakasleei ezagutzera eman; eta, bide batez, Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak ezagutarazi, EHHA bera oinarritzat hartuta.

Gainera, erakusketa berri honetan interes berezia eman zaie Nafarroan agertzen diren fenomeno linguistikoei. Orain arte ‘Euskara Ibiltaria’ren lau edizio egin ditu Euskaltzaindiak, Beasainen, Portugaleten, Bilbon eta Baionan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak