Gizartea -
Gertaera
Gizon baten hilotza aurkitu dute Santurtziko portuko uretan
Familiak 88 urteko senidearen desagerpenaren berri emanda zuten aurretik. Gauerdian atera dute gorpua uretatik.
agentziak | erredakzioa
Gurutze Gorriak 88 urteko gizon baten hilotza atera du Santurtziko portuko uretatik, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Iturri horren arabera, 00:15 inguruan, Santurtziko portuan zebiltzan bi arrantzalek gorpu bat ikusi dute uretan, eta 112 larrialdietarako zerbitzura deitu dute horren berri emateko. Aurkikuntza horren berri jasotakoan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriko kideak betaratu dira.
Gurutze Gorriko itsasontzi batek atera du gorpua uretatik, kai-muturraren parean.
Gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egitera.
Hildakoa aurkitu baino lehen, senideek Udaltzaingoari deitu diote, senidea ohiko orduan etxera itzuli gabe zegoela ikusita.