Gizartea -
Ezbeharra
Gallartako arrantzale bat hil da Castron, itsaslabar batetik erorita
Gizona arrantzan zegoen beste bi pertsonarekin Castro Urdialeseko Cerdigo itsaslabarrean, erori egin denean.
Agentziak | Erredakzioa
Gallartako (Bizkaia) 56 urteko gizon bat hil da Castro Urdialeseko Cerdigo itsaslabarretik erori ostean. Gizona arrantzan zegoen beste bi pertsonarekin erori egin denean, Kantabriako Gobernuak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizeko 08:00 aldera gertatu da. Arrantzalearen lagunek 112 Larrialdi zerbitzuei deitu eta erreskate lanak abiatu dituzte.
Larrialdi zerbitzuek motxila bat aurkitu dute itsasoan, eta ondoren, gizonaren gorputza ur gainean ikusi dute.
Arrantzalearen gorputza uretatik atera eta gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea