Gizartea -

GERTAKARIA

Bi lagun zauritu dira Durangoko sokamuturrean

Horietako bat buruan kolpe handi bat zuela eraman dute ospitalera eta bestea, berriz, orkatila apurtuta zirudiela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun eraman dituzte gaur ospitalera, Durangon izan den sokamuturrean zauritu eta gero. Batek kolpe handia zuen buruan eta besteak orkatila apurtuta zeukala zirudien.

Udaletik jakitera eman dutenez, 07:30 eta 09:30 artean, lurrera erori da gazte bat bigantxak askatu ondoren (zezen txiki horiek soka batekin lotuta egoten dira baina korrika egiteko moduan) eta kolpe handia hartu du buruan. Gurutze Gorriko langileek ospitalera eramatea erabaki dute.

Era berean, bigarren pertsona bat ere ospitaleraru dute, sokamuturrean erori eta orkatilean min hartu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Durango albisteak Gaurko azken orduko albistea