Gizartea -

Mendia

Arrasateko mendizalea hilda topatu dute Anboton

Hilotza 17:00ak inguruan aurkitu dute, Anboto mendiaren ipar-ekialdeko magalean.

Bilaketa-lanetan 60 pertsona aritu dira. Argazkia: Gipuzkoako DYA
Bilaketa-lanetan 60 pertsona aritu dira. Argazkia: Gipuzkoako DYA
Juan Alvarez arrasatearraren gorpua Anboto mendian aurkitu dute

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean desagertu zen 56 urteko mendizale arrasatearra hilda topatu dute gaur Anboto mendian, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hilotza 17:00ak inguruan aurkitu dute, Anboto mendiaren ipar-ekialdeko magalean. Bilaketa lanetan 60 lagun aritu dira.

Gizonezkoa ostegun goizean joan zen mendira eta gauean, etxera bueltatu ez zela ikusita, familiak Ertzaintza ohartarazi zuen.

Gaur goizean Anbotoko leize gune batean aritu dira haren bila, espeleologoen laguntzarekin. Arratsaldean, berriz, beste zonalde batzuk arakatu dituzte.

Joan den ostegunaz geroztik, Gurutze Gorria, DYA eta Bizkaia eta Gipuzkoako suhiltzaileak eta basozainak aritu dira bilaketa lanetan.

Anboton ez ezik, Besaide eta Udalaitz mendietan ere ibili ziren Arrasateko bizilagunen bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Arrasate argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Erreskateak mendian Durangaldeko mendiei buruzko albisteak