Gizartea -
Madrilen
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan
Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du.
Agentziak | Erredakzioa
Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Bestalde, Cristina Cifuentes Madilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela, eta "senideei eta Espainiako armadari bere dolumina" adierazi die.
"Defentsa Ministerioak berretsi ezean, jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.
F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu da gaur goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.