Gizartea -
Nafarroa
Langile bat larri zauritu da lan-istripu batean, Iruñean
Beharginak (39 urte) zauri larriak egin ditu hanka batean, erorikoa izanda.
agentziak | erredakzioa
39 urteko langile bat larri zauritu da azken orduotan, Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen lokal batean izan den lan-istripu batean.
Istripua atzo, asteartea, gertatu zen, baina gaur eman du horren berri Udaltzaingoak. Beharginak, aipatutako iturriaren arabera, zauri larriak egin zituen, erorikoa izanda.
Iruñeko Udaltzaingoak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ikerketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea