Gizartea -
Istripua, Bizkaian
Gidari bat zauritu da Arrankudiagan, bere autoak kamioi bat jota
Gidaria, 49 urteko gizonezka, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Istripua BI-625 errepidean gertatu da, 06:30ean.
Agentziak | Erredakzioa
49 urteko gizon bat zauritu da ostegun honetan, Arrankudiaga parean (Bizkaian), zirkulazio-istripu batean, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda. Ezbehar horren ondorioz, errepidea itxi dute, minutu batzuetan, eta ordezko igarobidea zabaldu dute gero, ibilgailuak igarotzeko.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 06:30ean gertatu da, Arakaldotik Arrankudiagarako bidean.
Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, gidaria ibilgailutik ateratzeko, autotik atera ezinik geratu baita. Handik gutxira, anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman du, zaurituta.
Talkaren ondorioz, BI-625 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan, baina Ertzaintzak ordezko igarobide bat zabaldu du berehala, eta ibilgailuek euren bideari jarraitu ahal izan diote, motel izan bada ere.