Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Donostiako Pasealeku Berria itxiko dute 2017ko urriaren 20an, olatuengatik

Gizartea

Abisu horia

Donostiako Pasealeku Berria itxiko dute larunbatean, olatuengatik

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/20

Segurtasun Sailak abisu horia du deituta larunbaterako. Olatuak iritsiko diren guneetara ez joateko eskatu zaie herritarrei.

  • Olatu handi bat Pasealeku Berrian, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Olatu handi bat Pasealeku Berrian, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Olatu handi bat Pasealeku Berrian, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da larunbat honetan, hilaren 20an, ibilgailu eta oinezkoentzat; izan ere, aurreikusita dago olatu handiak iristea. Segurtasun Sailak abisu horia du deituta, olatuengatik.

Donostiako Udalak agiri batean azaldu duenez, aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko dituzte Pasealeku Berrian, bai eta Salamanca Pasealekuan daudenak ere, eta Soraluze kaletik eta Argazkilari Elkartea kalerainoko tartean daudenak ere bai. Azken tarte hori erabat itxita egongo da, oinezko eta ibiltarientzat, arratsaldeko lehen ordutik.

Halaber, Leizaola Pasealekua, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia itxiko dituzte, itsasoaren ondoko guneak.

Gainera, Kursaaleko zubiko espaloian eta bidegorrian, itsasoaren ondoan dauden zatietan eta itsasoaren egoeraren arabera, aukera dago itxieraren bat egoteko.

Iturri horrek berak zehaztu duenez, Urgullerako sarbidea eta ermitatik bertatik ateratzeko irteera ere itxiko dituzte.

Kontuz ibiltzeko eskatu diete herritarrei

Babes Zibilak abisua eman die Kontxako eremuan dauden instalazioei, eta eskatu die herritarrei kontuz ibil daitezela eta ez daitezela joan olatuak helduko diren eremuetara.

Larrialdietako eta Meteorologiaren Arretarako Zuzendaritzak jakitera eman duenez, olatuek kostaldean sortu ahal diren kalteagatik ezarritako arriskua larunbateko 16:00etan sartuko da indarrean, eta 20:00etara arte egongo da deituta. Nabigaziorako abisu horia (lehen bi miliatan) eguerditik gauerdira arte izango da indarrean.

Olatuen altuera 3,5 metrokoa izango da hasieran, baina arratsalde-gauean 4-5 metrokoa ere izango da, batez ere itsasgoran; 18:20an izango da hori.

Igandean ere izango da indarrean abisua, 05:00etatik 08:00etara arte, olatuek kostaldean eragin lezaketen arriskuagatik; izan ere, itsasgora 06:35ean izango da. Nolanahi ere, olatuen altuera txikiagoa izango da: 4 bat metrokoa.

4 bat metrokoa.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena