Gizartea -
Etxeko indarkeria
Emakume bat atxilotu dute Valentzian senarra hiltzea egotzita
Biktimak, 42 urteko gizonak, hainbat labankada ditu gorputzean.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Poliziak 30 urteko emakume bat atxilotu du gaur Valentzian, bikotekidea hiltzea egotzita.
Poliziak Valentzian duen Bulego Nagusiko iturrien arabera, hilketa delitua leporatu diote emakumeari. Labana batekin egin omen dio eraso senarrari.
Hilketa bart jazo omen da, 01:00etan, Ruben Vela kaleko etxebizitza batean.
Biktima 42 urteko gizon bat da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea