Gizartea -
Cuenca
Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da, 48 urteko zigor eskaerarekin
Bikotekide ohia eta haren lagun bat hiltzea egotzi zioten Sergio Morateri. Ez deklaratzeko eskubideari heldu dio.
Agentziak | Erredakzioa
Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da astelehen honetan, Cuencako Probintzia Auzitegian, Marina Okarinska bikotekide ohia eta Laura del Hoyo haren lagun bat hiltzea egotzita.
Moratek ez deklaratzeko eskubideari heldu dio, ministerio publikoak, akusazio partikularrak eta abokatu defentatzaileak egindako azalpenen ostean.
Azalpenetan, bai Cristina Moruno fiskalak baita akusazio partikularretako abokatuek ere Morate Marinaren eta Lauraren hiltzailea dela adierazi dute. Bestalde, abokatu defendatzaileak nabarmendu du ez dagoela ordezkatzen duen pertsonak hori egin izana erakusten duen froga bat bera ere.
Aurrez, Jose Eduardo Martinez Mediavilla Cuencako Probintzia Auzitegiko presidenteak uko egin dio Marina Okarinskaren familiako abokatuak egindako eskariari, hau da, ustez gertaerak izan ziren etxea ikuskatzeari.
Horrez gain, Sergio Morateren familiak 2015eko abuztuan publiko egin zuen ohar bat sumarioan sartzea ere ukatu du; Laura del Hoyoren familiaren abokatuak eskatu zuen. Hainbat komunikabidetan argitaratuta azaldu zen.