Gizartea -

ZIRKULAZIO ISTRIPUA

Kamioilari bat zauritu da Barazarren, kamioia iraulita

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, kamioia bidetik atera eta irauli egin da. Gidaria harrapatuta gelditu da, eta, suhiltzaileek erreskatatutakoan, Santiago ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat zauritu da gaur arratsaldean Barazarko mendatean, Zeanurin, kamioia iraulita.

Istripua 15:05ean gertatu da, Barazarren, N-240 errepidean, Zeanurin.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Bilboko noranzkoan zihoan kamioia bidetik atera eta irauli egin da, 27,5. kilometroan.

Istripuaren ondorioz, gidaria kamioi barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. 56 urteko gizonezkoa helikopteroz eraman dute Gasteizko Santiago ospitalera. Medikuak horren osasun egoeraren bilakaeraren zain daude, horren berri emateko.

Langileak bidea garbitzen ari ziren bitartean, Ertzaintzak bideratu du trafikoa bertan, eta 17:30 aldera ireki dute erabat erreapidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Zeanuri azken ordukoa