Gizartea -
Donostia
Oteiza eta Imanolen irudiak, Donostiako hormetan
Graffitiak baimentzea erabaki du Udalak, Mikel Laboaren murala ezabatu izanak eragin zuen polemikaren ondotik.
EITB.EUS
Jorge Oteiza eskultorea eta Imanol kantautorea Donostiako parte dira jada.
Oteizaren irudia Plaza Berriko horma batean margotu dute, eta Imanolena, Bentaberriko Plazan.
Duela hilabete batzuk, garbiketa zerbitzuak Mikel Laboaren irudi bat ezabatu zuen eta horrek bizilagunen haserrea eragin zuen.
Udalak orain graffitiak baimentzea erabaki du, betiere ere artistak aurretik bere asmoen berri ematen badio.
Imanolen irudia Mikel Herrero kaleko artistak egin du; Oteizarenak, berriz, Baluren sinadura darama.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea