Gizartea -

Istripua

Sei zauritu Gasteizen ibilgailu bat autobusentzako erreian sartu ostean

Araba eta Gipuzkoa kaleen artean izan da istripua, astearte iluntzean, auto batek eta autobus batek talga egin dutenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko autobus bateko sei bidaiari zauritu dira autobusentzako erreian sartu den auto batekin talka eginda duenean.

Asteartean, 20:15ean, izan da istripua, Gasteizko Araba eta Gipuzkoa kaleen artean.

Autoaren eta autobusaren arteko talkaren ondorioz, sei pertsona zauritu dira: 22 urteko gazte bat eta 35 eta 59 urte bitarteko bost emakume.

Zaurituak bertan artatu dituzte emergentzia zerbitzuek. Bidaiarietako bi, 45 eta 59 urtekoak, baina, Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman behar izan dituzte artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Gasteiz berriak