Gizartea -

POLIZIA-OPERAZIOA

Mafia txinatarraren kontrako operazioa, Bizkaian, Gipuzkoan eta Estatuan

Guztira, 55 pertsona atxilotu eta 34 miaketa egin dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mafia txinatarraren kontrako polizia-operazioaren baitan, 55 pertsona atxilotu eta 34 miaketa egin dituzte Estatu espainiarreko hamaika probintziatan, Bizkaian eta Gipuzkoan besteak beste, Poliziaren iturriek EFE albiste-agentziari jakinarazi diotenez.

Shopping izeneko operazioa nagusiki Fuenlabradan egin da, baina Bartzelonan, Sevillan, Malagan, Valentzian, Alacanten, Mallorcan, Coruñan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Kanaria Handian ere egin dituzte miaketak.

34 miaketa horietatik 19 etxebizitzatan egin dituzte, eta beste 15ak, berriz, industria-nabeetan.

Madrilgo 23. Instrukzio Epaitegiak abiatu dute Shopping operazioa, eta hainbat delitu ikertzen ari dira: kapital zuritzea, zerga iruzurra, kontrabandoa, dokumentuak faltsutzea eta talde kriminaleko kide izatea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Txina bideoak Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak