Gizartea -
Trafikoa
AP-68 autobidea itxi dute Amurrion, istripu batengatik
Auto ilara luzeak sortu dira, bereziki Bilborako noranzkoan, enborrak zeramatzan kamioi bat irauli ondoren.
agentziak | erredakzioa
Kamioi bat irauli da AP-68an, Amurrion, eta auto ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan, AP-68ko hainbat errei itxi ostean, horrek zeramatzan enborrak errepidean sakabanatuta geratu baitira, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Istripua 07:40 inguruan gertatu da, eta ez da inor zauritu. Bilborako noranzkoan zihoan kamioi bat irauli egin da, eta zama errepidean eta erdibitzailearen gainean erori da. Hiru kilometrotik gorako auto-ilarak sortu dira.
Istripuaren ondorioz, AP-68a erabat itxi dute Bilborako noranzkoan, eta bi errei, Gasteizerakoan, eta, hori dela eta, auto-pilaketa handiak sortu dira inguruetan. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute Bilborako noranzkoan.