Gizartea -
Nafarroa
Iruñeko bi etxebizitzetatik 92 gazte atera dituzte eragindako zaratagatik
Iturrama auzoan kokatutako etxebizitzetan jaia egiten ari zirela, auzokideei eragindako zaratagatik eta zikintasunagatik etxeak hustu egin ditu Udaltzaingoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaltzaingoak bi etxebizitza hustu ditu, han bertan jaiak egiten ari zirela, auzokideei eragindako zaratagatik eta zikintasunagatik. Guztira, 92 gazte atera ditu Udaltzaingoak bi etxebizitzetatik, Iturrama auzoan.
Horietako batean 27 gazte zeuden jaian, eta musika-bolumenagatik salatu dute etxe hartako jabea. Ondorioz, udaltzainek gazteak atera ditu. Auzo berean, beste etxebizitza batean, beste 65 gazte aterarazi dituzte, oraingoan, zikintasunatik.
Bestalde, lau tabernen edukiera kontrolatu dute udaltzainek, baina guztiak legearen araberakoak zirela egiaztatu dute. Amaitzeko, droga-trafikoa eta droga-kontsumoarekin lotutako hainbat esku-hartze egin ditu Udaltzaingoak, eta zenbait droga atzeman.