Gizartea -
Sutea
Etxe bat erabat kiskali da Nafarroako Muskitz herrian
Sutean ez da inor zauritu, birgaitze lanetan ari zirelako eta jabeak kanpoan zeuden.
Agentziak | Erredakzioa
Etxe bat erabat kiskali da Muskitzen (Imotz) astelehen goizaldean piztutako sute batean, baina ez da inor zauritu. Jabeak birgaitze lanetan ari ziren eta kanpoan zeuden sutea piztu denean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Muskitzeko auzotarrek 112 zenbakira deitu dute 03:44ean, herriko plazan etxe bat sutan zegoela esateko eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira.
Suteak "kalte garrantzitsu eta nabarmenak eragin ditu etxebizitzan". Garbiketa lanak 07:30era artea luzatu dira eta Foruzaingoa suteren nondik norakoak ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea