Gizartea -

Azoka Gernika-Lumon

80.000 lagun hurbildu dira Urriko Azken Astelehenera

Bertakoek eta bisitariek 333 postu izan dituzte eskura. Gaztarik onena 6.500 eurorengatik eman dute enkantean.

80.000 pertsona inguru bildu ditu azokak / EITB.
80.000 pertsona inguru bildu ditu azokak / EITB.
Gernikako Azken Astelehenak 333 postu bildu ditu

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80.000 pertsona bildu ditu Urriko Azken Astelehenak Gernikan. Eguraldi txarraren eraginez, iaz baino gutxiago izan dira. 2016an, 140.000 inguru joan ziren azokara, eguzkia lagun.

Bertakoek eta bisitariek 333 postu izan dituzte eskura.

3.000 euro banatu dituzte Gernika-Lumoko Udalak eta Kutxabankek. Barazkietan, Berangko Momoitio baserriak irabazi du; gaztetan, Olaberriako Aizpeak; txilar eztian Garikoitz Llonak eskuratu du saria, eta mila lorekoan, Javier Larrinagak; Gatikako Itziar Etxeberriak irabazi du fruituetan, eta Muxikako Maria Graciak loreetan.

Txabarri upategiaren Abeitxa txakolinak irabazi du saria txakoli zurian; Butroi bodegaren Sasinak gorrian, eta Maixu Txakolinaren Filoxerak beltzean.

Gaztarik onena 6.500 eurorengatik eman dute enkantean. Ramon Bilbao upategiarentzat izan da. Xaibor diskotekak 2.000 euroren truke eraman du bigarren saria eskuratu duen gazta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo argazkiak