Gizartea -
Zornotza
Gazte bat erreskatatu dute prentsara zeramaten edukiontzi batetik
Kartoia birziklatzeko edukiontzi baten barruan zegoen 16 urteko gaztea. Galdakaoko Ospitalera eraman dute gaur goizean, baina ez dago larri.
eitb.eus
16 urteko gazte bat erreskatatu dute gaur, asteartea, goizean, prentsara zeramaten edukiontzi batetik. Papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzi baten barruan omen zegoen gaztea. Antza denez, gertaera Zornotzako (Bizkaia) Boroa Industrialdean dagoen birziklatze enpresa batean jazo da, 07:30 inguruan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman dute, baina ez dago larri.
Bestalde, gazte zein edukiontzitan, zein herrietakoan, sartu zen eta zergatik argitzeko lanean ari dira.
Enpresako (Beotibar Recycling) gerenteak ziurtatu duenez, gaztea zanpatuta zegoen enpresara eraman duen kamioiaren barruan. Halere, nerabeak zauri arinak baino ez zituen. "Miraria izan da. Hildako bati buruz hitz egiten ari ginatekeen", Iñigo Jalonek Europa Press azaldu duonez.
Jalonen esanetan, laguntza eskatzen zuten ohiak entzun dituzte, baita "aieneak" ere. Hasieran, langileek uste izan dute inguruan ibiltzen den katuren bat izango zela, baina, hurbildu direnean, "zaurituta zegoen pertsona bat aurkitu dute".
"Papera eta kartoiaren artean zegoen, eta kontainerretan etorri da, zama gauean uzten duten kamioietan", erantsi du. Bere ustean, adingabea "bero bila" sartu da edukiontziaren barruan eta, ondoren, lo geratu da.
Zama 03:00ak aldera utzi du, hori dela, hiru ordu eman ditu enpresan laguntza jaso aurretik. Gerentearen arabera, gaztea zaurituta zegoen, kamioiaren barruan "zanpatuta" geratu baita, baina ez dago larri, antza. "Badirudi gaztea onik dagoela", gaineratu du.