Gizartea -
Epaiketa
Portugaleten ama hiltzeagatik epaitutako gizonak aitortu egin du krimena
Ama "norekin utzi" ez zuelako esan du akusatuak hil zuela, bere buruaz beste egin nahi zuelako.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Portugaleten (Bizkaia) ama hiltzeagatik epaitzen ari diren gizonezkoak aitortu egin du krimena egin izana, eta ama "norekin utzi" ez zuelako egin zuela deklaratu du. Izan ere, horren esanetan, bere buruaz beste egin nahi zuen hilketa horren ondoren.
Emakumezkoa, 93 urtekoa eta Alzheimerra zuena, urtarrilean hil zuen semeak, bularrean sastada emanez. Ondoren, bere burua hiltzen saiatu zen, kokaina, alkohola eta pilulak kontsumituta. Lortu ez zuenez, hiru egunen ostean hiru sastada eman zizkion bere buruari, eta hala ere lortu ez zuenez, senide batzuei laguntza eskatu zien.
Fiskaltzak 21 urteko espetxe zigorra eskatu du hiltzailearentzat, eta defentsak, aldiz, aske uztea, buruko gaitz bat duela eta drogamenpekoa dela argudiatuta.
"Biok genuen sufrimendua amaitu nahi nuen". "Bankuan zorrak nituen, droga ugari kontsumitzen nuen eta pertsona edadetu batekin bizi nintzen; biok hiltzea zen onena", esan du.