Gizartea -

Ikerketa, zabalik

Koman aurkitutako Irungo gazteak Ertzaintzarekin hitz egin du dagoeneko

Gazteak ospitaleratuta jarraitzen du, baina bere egoera hobera egin du. Hori dela eta, litekeena da datozen egunotan sendagiria jasotzea.

Atzo Irunen izandako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB
Atzo Irunen izandako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB
Atzo Irunen izandako elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koma egoeran, ahoa estalita eta eskuak lotuta, Irungo errepide baten ondoan aurkitutako gazteak Ertzaintzarekin hitz egin du jada, horren senideek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez.

Gazteak ospitaleratuta jarraitzen du, dagoeneko berreskuratu du konortea, eta bere egoera hobera egin du. Hori dela eta, litekeena da datozen egunotan sendagiria jasotzea.

Ikerketari dagokionez, erasoa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak, baina oraindik ez du inor atxilotu.

Azkenik, errespetua eta pribatutasuna eskatu dituzte gaztearen senideek, gertakarien inguruan azken egunetan zurrumurru asko zabaldu baitira, eta azkenean dena argituko duen esperantza dutela azpimarratu dute.

Babesa erakusteko elkarretaratzea

Bestalde, ostiral honetan 1.500 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Irunen, gazteak jasandako erasoa gaitzesteko. Elkarretaratzea Udalak deitu du eta, bertan Jose Antonio Santano alkatea, udal talde guztietako zinegotziak eta beste hainbat kargudun publiko izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Delituak bideoak Gizartea Irun bideoak Albisteak