Gizartea -

EURI JASA HANDIAK

Uholdeak izan dira Irunen eta Hendaian

Euri asko bota du oso denbora gutxian, eta urak kaleak nahiz lokalak hartu ditu Irunen eta Hendaian. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak lanean aritu dira jo eta su.

Uholdeak Hendaian. Argazkia: Jasone Iroz
Uholdeak Hendaian. Argazkia: Jasone Iroz
Euri-jasa handi batek ur azpian utzi ditu Irunen kaleak nahiz lokalak

1:25

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uholdeak izan dira gaur arratsaldean Irunen eta Hendaian. Izugarrizko ur pila erori da oso denbora gutxian 16:30 aldera, eta urak gainezka egin du bi herri horietan. Euskalmetek 17:00ak aldera zabaldutako txio baten arabera, 18,7 litro/m2 jaso dira ordubetean Behobian.

Azken ordubetean Behobian 18,7 l/m2 pilatu dira #ekaitzChubascos fuertes en Gipuzkoa: en la última hora Behobia ha recogido 18,7 l/m2 pic.twitter.com/xOAkOEOnQT

— Euskalmet (@Euskalmet) 4 de noviembre de 2017

SOS Deiakek ere ordu berean txio bat zabaldu du Irungo hainbat kale eta establezimendutan urak arazoak eragin dituela esanez. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ia herri osoan egon dira uholde eta arazoak, eta hainbat tokitan argirik gabe ere geratu dira.

Antza, euri asko bota du oso denbora tarte murritzean, eta urak gainezka egin du auzo askotan. Halaxe ikusten da 16:30ean grabatutako bideo honetan:

Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak lanean aritu dira arazoak arintzeko, eta Ertzaintza inguruko errepideetan aritu da beharrean, ur putzu handiak direla eta. 121A eta Gi363 errepideetan izan dira, batez ere, arazoak, muga aldera. Txapa istripuak izan dira, gainera, Andoain eta Oiartzunen ere.

Gure Irratiak ere Twitter bidez zabaldutako informazioaren arabera, 25 bat interbentzioa egin behar izan dituzte suhiltzaileek Hendaian. Honela zegoen Lapurdiko herria arratsaldean:

 

Arratsalde amaierararako egoerak onera egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Irun argazkiak Eguneko albisteak Uholdeak SOS Larrialdiak