Gizartea -
Iragarpena
Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik Euskadin, astelehenean
Eusko Jaurlaritzako Emergentzien arreta eta Metereologia sailak jakinarazi duenez, abisuak 04:00etatik 07:00etara egongo da indarrean.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Emergentzien arreta eta Metereologia saileko Zuzendaritzak abisu horia ezarri du itsasaldeko arriskuagatik astelehen honetarako Euskadin.
Ohar batean helarazi dutenaren arabera, abisua goizaldeko 04:00etatik 07:00etara egongo da indarrean eta 3,5 metroko olatuak espero aurreikusi dituzte.
Eguraldiari dagokionez, zerua lainotuta egongo da gaur Hego Euskal Herrian, eta euria egingo du etengabe iparraldean. Horrez gain, tenperaturek behera egingo dute eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Ufada bortitzak aurreikusi dituzte kostaldean, eta noizbehinka barnealdeko goiko eremuetan.
Astelehenean ere zerua lainotuta egongo da eta euri arina egingo du. Nahiz eta Gipuzkoako ipar-ekialdean egun osoan egingo duen, gutxitzeko joera izango du. Tenperaturak, bestalde, bere horretan mantenduko dira.
Gaur goizaldeko gutxieneko tenperaturei dagokienez, 9 gradu izan dituzte Bilbon, 10 Donostian eta 6 Gasteizen. Halaber, gehienez 14 gradu espero dituzte Bizkaiko hiriburuan, 15 Donostian eta 11 Gasteizen.
Itsasoan ipar-ekialdeko hondoko itsasoa espero da, eta hiru metrorainoko olatuak. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 5-6ko indarrarekin. Euri-zaparradak direla eta, ikusgaitasuna hala-nolakoa izango da.
Nafarroan ere zerua estalita egongo da gaur, eta euria egingo du etengabe. Hegoaldean lainoak izango dira nagusi, eta euria gutxitzen joango da Ebro ibarrean.
1.400 eta 1.600 metrora elurra egin dezakeen arren, eguneraren amaieran 1.300 metrora jaitsiko da ekialdeko Piriniotan.
Piriniotan tenperaturak nabarmen egingo duenez behera, izotz arina egon daiteke. Beraz, Lizarran 6 eta 12 gradu artean egongo dira eta 5 eta 12 artean Iruñean.