Gizartea -
Valtierran
Atxilotuta, orduko 211 km-ko abiadura hartzeagatik eta baimenik gabe gidatzeagatik
Radar batek gidaria harrapatu du, AP-15ean (Nafarroako Autobidean).
Aegntziak | Erredakzioa
Foru Zaingoak 43 urteko gizon bat atxilotu du orduko 211 kilometroko abiadura hartzeagatik eta baimenik gabe gidatzeagatik.
Igande arratsaldean harrapatu zuen radar batek gidaria, AP-15ean (Nafarroako Autobidean), Erresuma Batuko auto batean zihoanean.
Foruzainek Valtierra parean gelditu eta atxilotu zuten gizona. Gida baimenik gabe gidatzeaz eta dokumentuak faltsutzeaz gain, 600 euroko isuna jarri diote.
Orduko 212 kilometroak gainditu izan balitu, zirkulazio segurtasunaren aurkako delitua egotziko zioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea