Gizartea -

Elkartasuna

Abenduaren 1ean eta 2an izango da Elikagaien bilketa handia, Gipuzkoan

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak 715.000 kilo elikagai biltzea espero du, iaz lortutakoa (682.000 kilo) baino apur bat gehiago, alegia.

Elikagaien bankua. Argazkia: EFE.
Elikagaien bankua. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagaien bilketa handia Gipuzkoan abenduaren 1ean eta 2an izango da. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak aurten 715.000 kilo elikagai biltzea espero du, hau da, iaz lortutakoa (682.000 kilo) baino apur bat gehiago, gipuzkoarren elkartasunari esker.

Urtean zehar 200 laguntzaile dituzte elkartean, baina kopuru hori asko handitzen da bilketa handiaren egunean: iaz 1.500 pertsona aritu ziren boluntario gisa, 60 herri baino gehiagotan sakabanatuta.

Elikagaien bilketa handi horri esker, urtean zehar dituzten beharrizanei aurre egin ahal die elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak