Itxi

2017/11/17

15:41

Gizartea

Urretxu-Zumarraga Ikastola

Zubiak batuz hasi da Kilometroak 2018

EITB.EUS

Urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan egingo den jaia aurkeztu dute arratsaldean Gipuzkoako bi udalerrietan. Zubiak batuz da aukeratutako leloa.

2:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abian da 2018 urteko Kilometroak jaia. Urretxu-Zumarraga Ikastolak antolatuko du Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa urriaren 7an. Zubiak batuz da aukeratutako leloa eta ipuin baten inguruan antolatutako ikuskizunean eman dituzte ezagutzera leloa eta lema. Izan ere, zubiak batuz, indarrak batuz, eta Ikastola bera ere zubi izanik, antolatuko da festa handi hau.

Mikel Ibarzabalek egin ditu egurrezko pieza handiak eta ipuina amaitzean, puzzlea osatu da, logoa erakutsiz. Orduan ikusi ahal izan dira oholtzan leloa eta logoa, biak batera. Meccano haur jolas ezaguneko piezak ekartzen ditu gogora logoak. Hauek elkartuz K18 osatzen da. Piezek zirkuitua, bidegorria, erreka eta zubia irudikatzen dituzte, leloari erreferentzia eginez. Mikel Ruiz eta Gorka Ojanguren Ikastolako ikasle ohiak dira logo eta leloaren sortzaileak, hurrenez hurren.

Ekitaldian Urretxu eta Zumarraga Ikastolako ikasle, guraso eta langileek parte hartu dute, baita bi herrietako kultur elkarte eta eragileek ere. Kilometroak jaiaren inguruan prestatutako arropa ere aurkeztu da, eta jarraian, ehundik gora parte-hartzaileek, ‘Euskaraz Bizi nahi dut’ abestiaren erritmora, flashmoba egin dute.

Urretxu-Zumarragako Ikastolak hirugarrenez izango du Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura. 1985ekoan Legazpiko Haztegi Ikastolarekin batera aritu zen elkar lanean, eta 2002koan, bakarrean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;