Gizartea -

Kanpo geratu da lehen bozketan

Bartzelonak ez du hartuko Sendagaien Europar Agentzia

Kataluniako hiriburua kanpo geratu da erakunde horren egoitza izateko egindako lehen bozketan. Amsterdamek hartuko du azkenean agentzia.

Dolors Montserrat Osasun ministroa, bozketa baino lehen. EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa, bozketa baino lehen. EFE
Dolors Montserrat Osasun ministroa, bozketa baino lehen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonak ez du hartuko Sendagaien Europar Agentzia, kanpo geratu baita erakunde horren egoitza izateko egindako lehen bozketan. Azkenean, Amsterdam (Herbehereak) izango da egoitza.

Lehen bozketan, hain zuzen ere, Bartzelonak 13 puntu lortu ditu; Milanek (Italia), 25; Kopenhagek (Norvegia) eta Amsterdamek, 20na; eta Bratislavak, 15.

Bartzelonak Glories Dorrea proposatu zuen erakundearen egoitzarako.

Europar Batasunean zer sendagai merkaturatu daitezkeen erabakitzen du, eta horien kontrola egiten du. 890 langile ditu, eta urtean 35.000 adituren bisita jaso ohi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika albisteak Bartzelona argazkiak Albisteak Medikuntza albisteak