Gizartea -
Astelehenean, 19:00etan
Bilbok, Gasteizek eta Donostiak kontzertu solidarioa eskainiko dute Interneten
EAEko hiriburuetako musika eskolek kontzertua eskainiko dute streaming bidez, Guatemalako orkestra batekin batera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako musika eskolek "Emakume ahaldunduak – Melodia solidarioak" kontzertu solidarioa eskainiko dute astelehenean, Guatemalako orkestra batekin eta Urko abeslariarekin batera. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta Internet bidez jarraitu ahal izango da.
Ekimena Gasteizko Udalak Guatemalaren hego-ekialdearen garapen integrala lortzeko proiektu batekin dago lotuta, bertako emakumeen eskubideen defentsan.
Proiektu horren ondorioz, Gasteizko Luis Aramburu musika eskolak eta Mugarik Gabeko Musikariak elkarteak lankidetza akordioa sinatu dute, eta horren fruitu da kontzertu hau, Bilboko eta Donostiako eskolek bat egin ostean.
Asteleheneko kontzertuan, musika eskolek nor bere egoitzatik egingo du emanaldia, eta streaming bidez egongo dira elkarri konektatuta. Urko abeslariak eta Guatemalako orkestra batek ere hartuko dute parte.
Kontzertua musika eskolen egoitzen webguneen bitartez jarraitu ahal izango da.
Bestalde, eskolek musika instrumentuak bilduko dituzte, Siriako eskolei laguntzeko.