Gizartea -

Ikerketa

Emakume bat hil zen igogailuaren prozesatze unitatea nola borratu zuten ikertuko dute

Erditu berri zen gazte bat abuztuan hil zen, Sevillako ospitale batean, igogailua atea zabalik zela aktibatu eta oso azkar igotzeagatik.

2017ko abuztuan hil zen emakumea, Sevillako Valme ospitalean. Argazkia: EiTB.
2017ko abuztuan hil zen emakumea, Sevillako Valme ospitalean. Argazkia: EiTB.
2017ko abuztuan hil zen emakumea, Sevillako Valme ospitalean. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuan, Sevillako Valme ospitalean, emakume bat hil zen, igogailu-istripu batean; auzia ikertzen ari den epaileak Polizia Zientifikoari eskatu dio argitu dezala "zergatik borratu zen igogailuaren Prozesatze Unitate Zentraleko informazioa". Datu horiek borratu zirela perituen txosten teknikoan zegoen islatuta, bai eta Poliziaren txostenean ere.

Efek aztertu ahal izan duen erabaki batean, Sevillako 1. Instrukzio Epaitegiko titularrak (ospitalean lanean zegoen Orona Gipuzkoako enpresako igogailu-zaina urtarrilaren 18rako deitu du deklaratzera, ikertu moduan, Poliziak "giza akatsa" izan zela esanda), eskaera egin dio Polizia Zientifikoari argitzeko "zergatik borratu ziren datu horiek, eta ea aukerarik dagoen informazioa eskuratzeko".

Abuztuaren 20an gertatu zen. Rocio Cortes gaztea bere hirugarren alabaz erditu zen, eta gelara zeramaten; igogailuaren atea zabaldu zen, eta zaindaria prest zegoen bertatik ateratzeko, baina, bat-batean, igogailua aktibatu zen, atea irekita, eta oso azkar igo zen. Ondorioz, talka bat izan zen, eta gaztea segituan hil zen.

Hiru minutuz

Ikerketa taldeak urrian epaitegira bidalitako txostenak aipamena egiten die bai ospitaleko gerentziaren ikerketari baita Atisae erakundearen azterketari ere (Industria Ordezkaritzak Atisae izendatu zuen kontrol-erakunde); horietan, zaindariak kontrol-zentroari deitu zion, matxuraren berri emateko, eta igogailu-zainak hiru minutu behar izan zituen bertaratzeko: "Ez dago islatuta zer gertatu zen epe horretan". Hiru minutu horietan, manipulazioren bat izan zitekeen, igogailuaren kontrol-zentroan, eskuz.

Atisaek, txostenean, adierazten du matxura- eta anomalia-datuak RAM memoria batean gordetzen dituztela; memoria hori sare elektrikoarekin elikatzen da, baina pila bat du; horrela, korrontea galtzekotan, "datuek epe batean gordeta jarraitzen dute".

Istripua izan zuen igogailuan, Efek aztertutako txostenaren arabera, "datuak borratu zituzten"; hori, "Oronak emandako informazioaren arabera", gertatzen da elikadura elektrikoa deskonektatuta dagoenean, eta, hortaz, "tentsioaren eta pilaren baldintzen araberakoa da".

Atisaen perituek egindako proben arabera (ezbeharra izan duen igogailuan eta gainerakoetan egin dituzte), "frogatuta geratu da datu-galera ez zela gertatu pila agortu zelako, hori karga nominalarekin zebilen eta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea