Gizartea -
Osasun publikoa
Ugalketa-tratamenduak egiteko aukera hedatu dute Nafarroan
Bikoterik gabeko emakumeek eta sexu bereko bikoteek aukera izango dute aurrerantzean osasun publikoaren bidez ernalketa-tratamenduak egiteko.
Agentziak | Erredakzioa
Bikoterik ez duten emakumeek eta sexu bereko bikoteek ugalketa-tratamentuak egin ahal izango dituzte Nafarroako osasun-sistema publikoaren bidez aurrerantzean, sendagileak agindu beharrik gabe.
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratutako Foru Aginduaren berri emateko prentsaurrekoa antolatu du. Luis Gabilondo Osasun arloko zuzendari nagusia ere han izan da.
"Amatasunaren alorrean aurrerakuntza nabarmena" dela berretsi du, "sexu bereko bikoteentzat eta bikoterik ez duten emakumeentzat". Izan ere, gaineratu duenaren arabera, "ugalketa-tratamentuak egin ahal izango dituzte osasun-sistema publikoan, lehentasun pertsonalak, sexu-orientazioa edo errenta-maila kontuan izan gabe, eta sendagilearen oharrik gabe".
Orain arte, osasun pribatura jo behar izaten zuten pertsona horiek halako tratamentuak egin ahal izateko.