Gizartea -
Bizkaia
Bi zauritu Erandion, abandonatutako pabilioi batean izandako sutean
Zaurituak 40 eta 42 urteko bi gizonezko dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, kear arnastuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 eta 42 urteko bi gizonezko zauritu dira Erandion, abandonatutako pabilioi batean piztutako sute batean kea arnastu ostean. Zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 00:15ak aldera jazo da, argitu gabeko arrazoiengatik, Jose Luis Goyoaga kaleko pabilioi batean sute bat piztu denean.
Leku hartan hainbat lagunek lo egin ohi dute. Kea arnastearen ondorioz zauritu direnez, Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta suhiltzaileek minutu gutxitan itzali dituzte sugarrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea