Gizartea -
Nafarroa
Pertsona bat atxilotu dute Caparrosoko mutilaren heriotzarekin lotura duelakoan
Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan. Ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Caparrosoko gaztearen heriotzarekin lotura duelakoan pertsona bat atxilotu dute Nafarroan, EFEri hainbat iturrik baieztatu diotenez. 26 urteko gaztearen hilotza larunbat honetan aurkitu zuten Aragoi ibaian, Caparroso parean. Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan, eta ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak.
Gaztearen gorpua aurkitu baino ordu batzuk lehenago, gaztearen familiak prentsaurrekoa egin zuen laguntza eske, euren hitzetan, gazteak ez baitzuen "bere kabuz alde egin". "Guk dakigula, ez du etsairik ezta arazorik ere beste inorekin", esan zuten senideek, "are gehiago, bere izaera irekiari esker, lagun anitz izan ditu beti".
26 urteko gaztearen bilaketa lanetan suhiltzaileak izan dira, Foruzaingoak, Nafarroako Gobernuko helikoptero batek eta Caparrosoko boluntarioek lagunduta.