Gizartea -
Denboralea
Bederatzi hegaldi utzi dituzte bertan behera Loiuko aireportuan
Igandean, 23 hegaldi geratu ziren bertan behera, eta hamar beste aireportu batzuetara bideratu zituzten.
agentziak | Erredakzioa
Europa astintzen ari den denboralea dela eta, bederatzi hegaldi utzi dituzte bertan behera astelehen honetan Loiuko aireportuan.
Goizean, Munichera, Parisera eta Santiago de Compostelara joan behar ziren hegaldiak geratu dira bertan behera, igande gauean bertan lur hartzerik izan ez zutelako.
Arratsaldean, berriz, beste sei hegaldi utzi behar izan dituzte bertan behera, Amsterdamen, Londresen eta Bruselan baldintza klimatologikoak txarrak direlako.
Igandean, 23 hegaldi geratu ziren bertan behera, eta hamar beste aireportu batzuetara bideratu zituzten, hala nola Gasteizera, Biarritzera eta Bartzelonara, Loiun lurreratzea ezinezkoa zelako haize ufada gogorren ondorioz.