Gizartea -

Izar-jasa

Geminidak izar iheskorrak ikusteko aukera izango da ostegunetik larunbatera arte

Izar-jasarik berezienetakoa da abiadura motela izaten dutelako, batetik, eta oso distiratsuak direlako eta zenbaitetan koloretsuak izaten direlako, bestetik.

Izar iheskorrak Lizarran. Argazkia: Iñaki Gomez de Segura.
Izar iheskorrak Lizarran. Argazkia: Iñaki Gomez de Segura.
Izar iheskorrak Lizarran. Argazkia: Iñaki Gomez de Segura.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geminidak izar iheskorren izar-jasa ikusteko aukera izan da ostegun honetan, abenduaren 14an, 07:11 aldera. Hala ere, gaurtik aurrera eta abenduaren 16ra arte izango dira ikusgai, Meteoroen eta Kometen Espainiako Behatzaileen elkarteak jakinarazi duenez.

Izar-jasarik aktiboenetarikoa da fenomeno meteorologiko hori, urtarrileko Kuadrantidekin eta abuztuko Pertseidekin batera. Orduko 100 meteoro ikusi ahal izango dira hainbat egunetan, eta orduko 120 meteoro ikusi ahalko dira tarterik onenean. Bestalde, izar hauek bereziak dira, abiadura motela izaten dutelako (segundoko 35 kilometro), batetik, eta oso distiratsuak direlako eta, zenbaitetan, koloretsuak izaten direlako, bestetik.

Gemini konstelazioan dauden Kastor eta Polux izarren distiragatik hartzen dute izar iheskor horiek Geminidak izena. Urtero gertatzen den fenomeno meteorologikoa da, eta Lurrak 3200 Phaethon asteroideak utzitako hauts partikulak zeharkatzen duenean gertatzen da.

Meteoroen eta Kometen Espainiako Behatzaileen elkartearen arabera, Geminidak ikusteko baldintza meteorologikoak ona izango dira, abenduaren 18ko ilargi berria nahiko berandu aterako baita. Horrela, Geminidak ikusteko gaurik egokienak abenduaren 12tik 16ra artekoak izango dira, 02:00ak eta 06:00ak artean. Halaber, argi kutsadurarik gabeko tokietatik begiratzea gomendatzen dute, fenomenoa hobeto ikusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa