Gizartea -

Iruñea

Bi haur eskolen eredu aldaketaren aurkako epaia berretsi du Nafarroako Auzitegiak

Iruñeko Udalak jarritako helegitea baztertu du, horrenbestez, Auzitegiak.

Umeak, irakasleak esandakoa entzuten. Argazkia: EiTB
Umeak, irakasleak esandakoa entzuten. Argazkia: EiTB
Umeak, irakasleak esandakoa entzuten. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi egin du Iruñeko bi haur eskola D eredura aldatzeko erabakiaren kontrako epaia. Donibane eta Printzearen Harresi haur eskoletan eredu aldaketa egin zuen Iruñeko Udalak, eta guraso talde batek salaketa jarri zuen. Iruñeko epaitegiak arrazoia eman zien salatzaileei. Epai horren kontra helegitea aurkeztu zuen Joseba Asiron buru duen Udalak, baina Auzitegiak baztertu egin du orain.

Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak ezarritako irizpidea berretsi du Auzitegiak, hau da, euskarazko eredua ezarrita, "0-3 urte bitarteko hezkuntza eskaintzan planifikazio eta antolamendu aldaketa" egin zuen Udalak, "ez berregituraketa soila" —horixe argudiatu zuen Udalak—.

"Berregituraketak, antolamenduak eta planifikazioak definitzen zailak diren ondorio juridikoak dituzten jarduerak dira, behin gauzatuta bakarrik zehaztu daitezkeenak. Iruñeko Udalak berregituraketa egin zuela esan zuen, eta hiztegira jotzen badugu, zerbaiti egitura berria ematea da, zerbait hori aldatu gabe. Dena dela, kasu honetan ez da horrela izan", argudiatu du Auzitegiak.

Epaileon iritzian, Udalak bost haur eskoletan hartutako neurriak "udal hezkuntza eskaintza nabarmen aldatu zuen", eta ez izaera txikiko gaietan, "baizik eta hizkuntza eredua bezain garrantzitsua den alor batean".

Auzitegiaren esanetan, euskarazko plazak 164tik 408ra handitu zituen Udalak, eta gaztelerazko eta gaztelera-ingelesezko 255 plaza kendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Iruñea gaur Nafarroa Gizartea EH Bildu Iruñea Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Umeak azken ordukoa