Gizartea -

Ezbeharra

Ertzaintzaren urpekariak pertsona baten bila ari dira Bilboko Itsasadarrean

Gertaera 12:37an gertatu da; hainbat lekukok pertsona bat uretara erortzen ikusi dute eta hainbat gazte uretara bota diren arren, ez dute gorpua ikusi.

Ertzaintza, Bilboko itsasadarrera erori den gizonaren bila. Argazkia: Iker Salgado
Ertzaintza, Bilboko itsasadarrera erori den gizonaren bila. Argazkia: Iker Salgado
Ertzaintza, Bilboko itsasadarrera erori den gizonaren bila. Argazkia: Iker Salgado

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren urpekariak pertsona baten bila ari dira Bilboko Itsasadarrean, Erriberako Merkatuaren parean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Gertaera 12:37an gertatu da; hainbat lekukok pertsona bat uretara erortzen ikusi dute eta Ertzaintzari deitu diote.

Iturri beraren arabera, hainbat gazte uretara bota dira, baina ezin izan dute gorpua aurkitu arin desagertu egin delako. Antza, gizon baten bila ari dira.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilboko albisteak Ertzaintza Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea