Gizartea -

Gabonak

Bilboko metroak zerbitzua eskainiko du gau osoan Gabonak aurreko ostiraletan

Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira hileko 15eko eta 22ko gauetan.

Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira. Argazkia: EiTB
Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira. Argazkia: EiTB
Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonak heltzeko zorian direla, oso ohikoa da lankideekin bazkariak eta afariak antolatzea. Tradizio horrek lepo jartzen ditu jatetxeak, eta milaka pertsona mugiarazten ditu Bilbora Bizkai osoko herrietatik.

Horregatik, pertsona horien bidaiak errazteko asmoz, Bilboko metroak gau osoan zerbitzua emango du Gabonak aurreko ostiraletan, hau da, hilaren 15ean eta 22an.

Hain zuzen ere, trenen ordutegia larunbatetan bezalakoa izango da, hots, 30 minutuan behin abiatuko dira.

Kontsultatu hemen trenen maiztasuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Metro Bilbao albisteak