Gizartea -

LURRALDEBUS

Lurraldebusek Bilbo eta Gasteizerako ordutegia zabalduko du

Asteburuetako eta jaiegunetako ordutegia modu esperimentalean zabalduko da hiru hilabetez abenduaren 22tik aurrera.

Lurraldebus. Argazkia: @Lurraldebus twitter kontua.
Lurraldebus. Argazkia: @Lurraldebus twitter kontua.
Lurraldebus. Argazkia: @Lurraldebus twitter kontua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuak Lurraldebusek Donostia eta beste bi hiriburuen artean (Bilbo eta Gasteiz) eskaintzen duen autobus zerbitzuaren ordutegia zabaltzea erabaki du. Gainera, zerbitzu bereziak jarriko dituzte Gabon egunean eta Urtezahar egunean herritarren mugikortasun segurua, erosoa eta iraunkorra ziurtatzeko helburuarekin.

Marisol Garmendia foru-diputatuak “garraio publikoaren aldeko etengabeko apustua” dela adierazi du, eta horretarako egokiena “herritarren esku mugikortasun eskaintza erakargarri bat” jartzea dela gaineratu du.

Bilbo eta Gasteizerako lineetan modu esperimentalean zabalduko da ordutegia hiru hilabetez abenduaren 22tik aurrera, eta gauerdira arte luzatuko da ostiral, larunbat eta igandeetan.

Donostia-Zarautz-Bilbo lineak (urtean 80.000 bidaiari erregistratzen ditu) bi zerbitzu berri emango ditu 22:30ean eta 00:00etan bi norabideetan.

Donostia-Zarautz-Gasteiz lineak (urtean 28.000 bidaiari erregistratzen ditu), berriz, zerbitzuak gehituko ditu ostiral eta larunbatetan Donostiatik 22:45ean eta 23:45ean eta Gasteiztik

21:45ean eta 00:15ean autobusak jarrita. Bestalde, igandeetan hauek izango dira zerbitzuak: Donostiatik 22:45ean eta 23:45ean, eta Gasteiztik 22:15ean eta 00:15ean.

Lurraldebusen ordutegiei buruzko zalantzak eta kontsultak 900 300 340 telefonora deituta argitu daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Donostia argazkiak EAE Gizartea bideoak Gasteiz albisteak