Gizartea -

Tiroketa

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Tiroketa Teruelen. Argazkia: EFE
Tiroketa Teruelen. Argazkia: EFE
Tiroketa Teruelen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Albalate del Arzobispo eta Andorra udalerrietan, Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Cantavieja eta Mirambel udalerrien artean, Teruel eta Castello arteko mugan. Albalate del Arzobispo eta Andorra udalerrietan izandako tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Abenduaren 5ean inguru horretan izandako tiroketa bat argitzeko abiatutako operazioaren baitan jazo da. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Espainia albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa