Gizartea -
Nafarroa
Emakume bat eta 6 urte haur bat hil dira Cintruenigon, galdarak eztanda egin ostean
Halaber, 8 eta 12 urteko beste bi adingabe larri zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
40 urteko emakume bat eta 6 urteko bere iloba hil dira igande honetan Cintruenigon, Nafarroan, etxebizitza batean galdarak eztanda egin ostean.
8 eta 12 urteko beste bi adingabe larri zauritu dira, eta Nafarroako Ospitalera igorri dituzte. 12 urteko adingabeak erredurak ditu, eztandaren ondorioz.
Ezbeharra 15:07ean izan da, Doctor Arias kaleko etxebizitza batean, eta Guardia Zibilak jakitera eman duenez, egur-galdara batean izan omen da eztanda.
Hiru anbulantzia, Udaltzaingoa, Polizia Forala eta Guardia Zibila bertaratu dira, eta psikologoen laguntza ere behar izan dute.
Leherketa etxebizitzaren sotoan izan da. Sute txiki bat eragin du eta suhiltzaileek berehala itzali dute. Eraikinaren egitura ez da kaltetua izan.