Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Ustezko jihadista bat atxilotu dute Majadahondan

Poliziaren arabera, nazionalitate espainiarra duen gaztea erradikalizazio prozesu batean murgilduta zegoen.

Espainiako Poliziako kideak ustezko jihadista bat atxilotu duten tokian. Argazkia: EFE
Espainiako Poliziako kideak ustezko jihadista bat atxilotu duten tokian. Argazkia: EFE
Espainiako Poliziako kideak ustezko jihadista bat atxilotu duten tokian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Majadahondan (Madril), Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoko (ISIS) kide izatea leporatuta, Espainiako Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez.

19 urteko atxilotuak nazionalitate espainiarra du, nahiz eta Marokon jaioa izan. Poliziaren esanetan, 16 urte zituenean hasi zen erradikalizatzen.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, "erradikalizazio prozesu aurreratu batean murgilduta zegoen, eta martir bihurtzeko eta terrorismo jihadistaren gerrako tresna bihurtzeko borondatea agertu zuen sare sozialetan".

Azken hilabeteetan bere jarrera gogortu zuela eta arriskutsua zela iritzita, atxilotzeko erabakia hartu du Espainiako Poliziak.

Interneten oso pertsona aktiboa omen zen, eta "hainbat profil erabiltzen zituen sare sozialetan ISISen propaganda zabaltzeko eta jasotzeko".

Espainiako Poliziaren operazioak zabalik jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Eguneko albisteak