Gizartea -

TRAFIKOA

Motor gidari bat larri zauritu da Iruñean

Biurdana kalean izan da istripua eta zauritutako emakumea Iruñeko Ospitale Gunera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko motor gidari bat larri zauritu da igande honetan Iruñean, gidatzen zuen motorra bidetik aterata, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:50ean gertatu zen Biurdana kalean, eta zauritutako emakumea Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten.

Bestalde, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote asteburuan 30 urteko auto gidari bati, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Antza denez, auto bat argirik gabe, abiadura handian eta zibarena egiten ari zela ohartarazi zuten hainbat lekukok. Lau ordu geroago, Erreginaren Aldapa kalean, alkoholemia proba egin zioten eta baimendutako tasa bikoiztu zuen. Horrez gain, 28 urteko beste auto gidari batek positibo eman du alkoholemia proban, Nafarroa Beherea kalean bidetik atera ostean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea